XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gotzon`i, an goien, irri-par egiñarazteko

Ez dituzu nireak itz oriek, irakurle, eskutitz batetik itzuli ta nik onera aldatuak baizik.

Pour faire sourir Gotzon, an goien.

Aren bigarren eriotz-urtemuga zala ta, itzok argitara nizkizun Aguren igaz: An arki genun gure apaiza, dozenerdi amama ta bi edo iru gizon xarrekin agurtza esaten Meza Nagusi aurrean.

Itz oriei erantzunaz, S.Pinckaers domekatarraren Le Chapelet olerkia biali zidan norbaitek urrutietatik.

Ta azalean, goragoko Pour faire sourir a Gotzon, an goien ori.

Ba-dezu jarraitzaille zintzorik Bizkaialde orretan, Aguren Zuzendari bear omen zenun orrek.

Illeroko utzi zenuna, asteroko biurtu ez dizute, ba! Iru urte baiño len egin ere.

Ba-dezu, adizkide, zergatik irri-par egin.

Ez, ba, gaur, orrelako aldizkariarentzat giro egokia eta, ala ere, ekin eta jarrai Agur aurrera daramatenak.

Besteak beste, or ari zaizu Josu, eskubiko zerrenda nagusian, sendakintzan gogor.

Gogortxo, noski, zenbaitentzat.

Ori al dan Ezi maitasunean maitasunerako eraso dezaidake norbaitek.

Amak maite du umea.

Ez lioke miñik eman nai.

Bear dularik, sendagai mikatzak arrerazten dizkio, ala ere, ta ziztako mingarriak ere bai.

Ta eri aundi ba`da, ebakuntza bildurgarria egin dezaioten, eraman ere bai batzuetan gaixotegira.

Ta maite du umea, ez lioke miñik egin nai.

Gure Erria eri aundi da, agerian egon arren, askok ikusi nai ez ba`dute ere.

Ta josu gutxi, onen antzera lanean.

Gizon eta emakume ikasien artean batez ere.

Ez bai da gozo, adizkide min zenun Arenaza`k daraman burruka.

Lagunak galdu ta esker gaiztoa jasotzeko bide egokia, ori bai.

Berebilleko kurpillak zulatzera eta, iritxi zitzazkion Josu`ri batzuen batzuk.

Geroxeago, onen burruka-lagun bati, izen ona zulatzera iritxi zazkio guda-oin bereko uste zitunak.

Ain maite zenun EGIA dena den aurrean, dezunez gero.

EGI orren alde AGURen zuzen joka dezagun, lagun egin, adizkide, zure utsuneak gogor eragin zigunoi.

IRA`K.